2012an, Eretzak gazteak alokatzeko programa bat jarri zuen martxan Serralta zumarkaleko 2. zenbakian. 16 pisu dira – zortzi hiru logelatakoak eta beste zortzi, bikoak, trastelekuarekin eta garajearekin –, Barakaldoko gazteen emantzipazioa errazteko, merkatuko prezioa baino merkeago alokatuta.
Etxebizitzak zozketa publiko bidez esleitzen dira, eta 18 eta 35 urte bitarteko Barakaldoko bizilagunak aurkez daitezke, hirian gutxienez bi urte jarraian erroldatuta daramatzatenak, edo izena emateko epea ireki aurreko lau urteetan bi urte edo gehiago dituztenak.
Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan, urtean 12.000 eta 35.000 €bitartekoak. Etxebizitza horietan egoteko gehienezko epea 7 urtekoa da, baina alokairua urtez urte berritu behar da.
Gaur egun, pisu guztiak esleituta daude eta ez dago aurreikusita hurrengo zozketa egiteko datarik.

