Eretza Hirigintza Kudeatzeko Sozietatea. Aurkezpena
ERETZA, S.A. Hirigintza Kudeatzeko Sozietatea Barakaldoko Udalaren pertsona bakarreko sozietate publikoa da, 1997ko otsailaren 19an sortua, hiri-birgaitzea, etxebizitza babestua, urbanizazioa eta lurzorua sustatzeko helburuarekin.
Harrezkero, Udaleko agente gisa jarduten du etxebizitza babestuen kudeaketan eta sustapenean.
Orain arte, babes lokaleko 68 etxebizitza sustatu ditu. (Rontegi eta San Inazio) eta ekimen pribatuko 682 etxebizitza babestu baino gehiago bultzatu dira (El Rosario, Larrea- El Castañal, El Porvenir, Serralta- Andikollano, Ansio Ibarreta, Munoa, Sefanitro).
Gainera, beste 1.189 etxebizitza babesturen zozketak kudeatu ditu (La Paz, Torres de San Vicente, Burtzeña eta Lube).
