,

Eretzako kapital murrizketa

Iragarkia, Sozietatearen Ezohiko Batzar Nagusiak 2024ko maiatzaren 30ean hartutako erabakiarena, zeinaren bidez sozietatearen kapitala murrizten baita sozietatearen kapitala osatzen duten akzioen balio nominala murriztuz.

Kapital Sozietateei buruzko Legearen 319. artikuluan eta Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 170. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, jakinarazten da ERETZA SA Hirigintza Kudeaketarako Sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorrak, 2024ko maiatzaren 30ean, sozietatearen kapital soziala 3.145.917,86 eurotan murriztea erabaki zuela.

Akzio bakoitzeko 3.145,91786 euroko murrizketa egiten da, kapital soziala zatituta dagoen mila akzio bakoitzaren balio nominala hein berean murriztuz, eta, aurrerantzean, balio nominala 3.468,72465 eurokoa izango da akzio bakoitzeko.

Kapital-murrizketa hori kapital sozialaren kargura egiten da osorik, akzioen balio nominalaren zenbatekoan murriztuta, ez du sozietatearen akzio-kopurua aldatzen, eta ez du aldatzen kapital sozialaren edukitza-proportzioa, zeina Barakaldoko Udalarena baita esklusiboki.

Kapital soziala murriztearen helburua da sozietatearen kapitalaren eta ondare garbiaren arteko oreka berrezartzea, galeren ondorioz murriztuta.

Kapitala murrizteko erabakia beranduenez 2024ko azaroaren 30ean gauzatuko da.

Sozietatearen kapitala murrizteko erabakia dela eta, kapital berria 3.468.724,65 eurokoa izango da, mila akzio izendunetan banatuta, bakoitza 3.468,72465 euroko balio nominalekoa, 1etik 1.000ra zenbakituta, biak barne.

Kapital Sozietateei buruzko Legearen 334. eta 336. artikuluen arabera, hilabeteko epean, kapital-urripenaren iragarkia azkenekoz argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, sozietatearen hartzekodunek urripenaren aurka egin ahal izango dute, artikulu horietan aurreikusitako baldintzetan.

Kapital soziala murrizteko erabakiak berekin dakar Estatutu Sozialen seigarren artikulua, ERETZA Hirigintza Kudeaketarako Sozietatearen kapital sozial berriari buruzkoa, aldatzea. NAE.

Iragarkia, Eretza SA Hirigintza Kudeaketarako Sozietatearen kapital-murrizketa.

Barakaldo, 2024ko ekainaren 27a.- Administrazio Kontseiluko idazkaria.