ERETZA, ETXEBIZITZA ESKURATZEKO AHOLKULARITZA-BULEGOA

Eretza SAk, Barakaldon etxebizitzaren arloko agente aditua den aldetik, bere zerbitzuak zabaltzen ditu eta konpromisoa hartzen du Barakaldoko herritarrei arreta emateko etxebizitza eskuratzearen arlo espezifikoan, egoera bakoitza banan-banan aztertuz eta eskaera udal-erakunde edo -arlo eskudunera bideratuz.

Herritarrei ahalik eta arretarik onena eskaintzeko, beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea, egoera bakoitzaren arabera.

944045225 telefonora dei dezakezu edo eretza@eretza.com helbidera idatzi gurekin hitzordua eskatzeko.

  • Etxebizitza-premiaren orientazioa

    Familia-unitatearen osaera, bizileku-egoera eta errenta-maila aztertuko dira. Errenta-mailaren eta ordaintzeko ahalmenaren arabera, alokairu-eskaerara edo sustatzaile pribatuen babes publikoko etxebizitza babestua bilatzera bideratuko da.
  • Laguntzak eta dirulaguntzak

    Laguntzak eta dirulaguntzak

  • Alokairuko etxebizitza babestua eskuratzea

    Etxebizitza Sailak kudeatzen dituen alokairuko etxebizitza babestuen sustapenak eskuratzeko indarrean dagoen araudi autonomikoaren araberako baremazio– eta esleipen-prozedurari buruzko informazioa.
  • 36 urtetik beherakoentzako dirulaguntzak

    urtetik beherako taldekoa bada eta dagoeneko etxebizitza libre baten errentaria bada, gazteentzako alokairurako prestazioen berri emango zaio, bai Barakaldoko Udalarena, bai beste administrazio eta/edo programa batzuena: Emantzipa eta Gaztelagun Gaztelagun. Kasu horietan, Alokabideren eta Gazteaukeraren Gazteaukeraren webgunera joko da, bai eta Barakaldoko Udalaren webgunera ere

    36 urtetik beherakoentzako dirulaguntzak

  • Diru-sarrerak

    Barakaldon babes publikoko etxebizitza bat erosteko edo alokatzeko diru-sarreren gehieneko eta gutxieneko tarteei buruzko informazioa.
  • Etxebizitza erostea

    Indarrean dagoen araudiak babes publikoko etxebizitzen tipologiei buruz (BPE) finkatutako prezioen berri emango zaio: araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta etxebizitza tasatu autonomikoak (VTA). Udalerrian planeamenduan dauden sustapenak zeintzuk diren, nork kudeatzen dituen eta nola sartzen diren jakinaraziko zaio.
    Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak ez badira iristen ezein modalitatetan etxebizitza babestu bat erosteko, Etxebiden alokairu-eskari aktiboa erregistratzera bideratuko da.

    Etxebizitza erostea

  • Desgrabazioak

    Etxebizitzaren arloan dauden zerga-arinketei buruzko informazioa. Taula honetan kontsulta daiteke, Foru Arauaren laburpenarekin.