ZER DIRA NEXT GENERATION FUNTSAK?
- Europar Batasunak Covid-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko diseinatutako berreskuratze-tresna dira, eta Espainiako Gobernuak abian jarritako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren (PNRTR) oinarrian daude.
- Jarduketa-ildoetako bat Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Plana da. Helburu nagusia bizitegi-eraikinen birgaitzea bultzatzea eta eraikinen zein etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzea da.
- Eretza Hirigintza Kudeatzeko Sozietateak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzaile gisa, kudeatzen ditu dirulaguntza horiek Barakaldon.
PROGRAMAK
P3 – Eraikinak birgaitzeko laguntzak
P4 – Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak
P5 – Eraikinaren Liburua egiteko eta eraikinak birgaitzeko proiektuak idazteko laguntzak
ARAUAK
- AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Honen bidez, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasotako energia-eraginkortasuna sustatzeko bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programen oinarriak ezarri eta laguntza horietarako deialdi publikoa arautzen da. Errege Dekretu horren bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko – Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU – bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko 3., 4. eta 5. programak arautzen dira. (EHAA, 126. zk., 2022ko ekainaren 30ekoa) 2202988a.pdf (euskadi.eus)
- 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena (BOE, 341. zk., 2020ko abenduaren 31koa, osteguna) 2020ko BOEren 17340. xedapena, 341 zk.
- 853/2021 Errege Dekretua, urriaren 5ekoa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak arautzen dituena. (BOE, 239. zk., 2021eko urriaren 6koa) 853/2021 Errege Dekretua, urriaren 5ekoa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak arautzen dituena. (boe.es)
IRUZURRAREN AURKAKO PLANA
Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, antzematea eta zuzentzea
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, 22. artikuluan xedatzen du estatu kideen betebeharra dela Europar Batasunaren finantza-interesak babestea, eta iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiak hartzea.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean planteatutako ekimenak gauzatzeko, administrazio publikoek kudeaketa-prozedurak eta kontrol-eredua egokitu behar dituzte. Bizkortzeko neurri batzuk abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarri ziren (Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena).
Gainera, Europako Batzordearen zerbitzuei ordaintzeko eskaerak modu eraginkorrean izapidetzea errazten duen kudeaketa-sistema bat garatzean, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua onartu da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena. 6. artikuluan, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko (MRR) funtsak kudeatzen dituen erakunde bakoitzarentzat iruzurraren aurkako neurrien plan bat idaztea eskatzen du, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, antzeman eta zuzentzen direla ziurtatzeko.
Hirigintza Kudeatzeko Sozietatea Eretza, S.A.U. guztiz atxikita dago Eusko Jaurlaritzak onetsitako 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren bilkuran onetsitako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenetarako iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzak eta ingurumenari egindako kalte ez esanguratsua estaltzeko neurrien planari.
Informazio gehiago esteka honetan:
https://www.euskadi.eus/iruzurraren-aurkako-plana/web01-a2ogafon/eu/
Euskadik dagoeneko bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen helburuak.
Une honetan, 3., 4. eta 5. programetarako eskabide berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago hartzeko aukera ematen duten funts berriak jasoz gero, eskabideen epea berraktibatzearen berri emango dugu.
Next funtsetatik kanpo geratu bazara dagokion aurrekontu-partida agortu delako, eta obra Barakaldon hasita bazenuen, mesedez eskatu nahi dizugu Eretzarekin harremanetan jar zaitezen itxaron-zerrenda batean sartzeko, Next funtsak handitu daitezkeelakoan.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko Aginduan (etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei, irisgarritasunari eta efizientzia energetikoari buruzkoa) jasotako lineen esparruan, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, efizientzia energetikoari dagozkionak barne.
- 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak.
- 2. lerroa: Obra komunitarioetarako finantza-neurriak.
- 3. lerroa: Birgaitze integral eta efizienterako obra komunitarioetarako finantza-neurriak.
Informazio gehiago: www.euskadi.eus

