GAZTEENTZAKO ALOKAIRURAKO LAGUNTZAK

GAZTELAGUN

Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko laguntza. Baldintzak:

  • 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
  • Gutxienez 6 hilabete jarraian Euskadin bizitzen.
  • Ezin zara etxebizitza baten jabe izan, salbu eta etxebizitza horretaz gozatzeko aukerarik ez duzula egiaztatzen baduzu (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
  • Etxebizitza-errentamenduko, azpierrentamenduko edo gela-errentamenduko kontratu baten titularra izan behar duzu
  • Laguntza eskatzen duzuenon ohiko bizilekua izan behar du etxebizitzak.
  • Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatu, etxebizitza azpialokatu edo logela alokatzen duen pertsonarekin (hirugarren mailara arte) edo familia-unitatearekin.
  • Errenta banku-transferentzia, Bizum, ordainketa elektroniko… bidez ordaindu behar duzu.

Barakaldon, alokairuaren gehieneko errenta ezin da 800 €-tik gorakoa izan.

Diru-sarreren mugak:

  • Banaka: 3.000 eta 30.000 € artean (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).
  • Familia-unitate gisa: 3.000 eta 36.764 € artean (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).
  • Familia ugariak: 3.000 39.184 € artean (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).

Bateraezintasunak:

  • Maizterrak babes publikoko etxebizitza batean (adibidez, Alokabiden).
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo gizarteratzeko beste errenta batzuk jasotzen dituztenak.
  • Prestazio hauek jasotzen dituztenak: EPO, EPE, udal-laguntzak edo beste administrazio eta erakunde batzuenak, alokairu-gastuetarako.
  • Alokairuko gastuekin lotutako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen dituztenak.
* Gogoratu familia-unitateetan adin nagusiko kide guztiek bete behar dituzuela baldintzak.

EMANTZIPA

Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko laguntza. Betekizunak:

  • 23 eta 29 urte bitartean izan behar dituzu, biak barne.
  • Euskadin erroldatuta egotea eskabidea egin baino urtebete lehenagotik gutxienez, edo, azken 10 urteetan, etenik gabeko 3 urtetan.
  • Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar duzu, norberaren izenean edo errentarikide gisa, edo salerosketakoa, norberaren izenean edo jabekide gisa, eta hileko ordainketa ekonomiko egiaztagarria egin behar duzu (alokairua, hipoteka edo mailegua).
  • Ezin zara ohiko etxebizitza ez den beste etxebizitza baten jabe izan, salbu eta etxebizitza horretaz baliatu ezin duzula egiaztatzen baduzu (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
  • Laguntza eskatzen duzuenon ohiko bizileku iraunkorra izan behar du etxebizitzak.
  • Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte).
  • Etxebizitza erostean, gauza bera gertatzen da.
  • Alokairuaren, hipotekaren edo maileguaren zenbatekoa banku-transferentzia, Bizum, ordainketa elektroniko eta abarren bidez ordaindu behar duzu.

Diru-sarreren mugak urtero eguneratuko dira. 2026koak honako hauek dira:

  • Banakako maner-ak ordaintzen badituzu: 3.000 €eta 30.000 € artean.
  • Zergak batera ordaintzen badituzu: 3.000 eta 36.500 € artean.
  • Konpentsazio-pentsioak eta mantenu-pentsioak kontuan hartuko dira, bai horiek jasotzen dituen ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekide ohiaren diru-sarrera gisa, bai horiek ordaindu behar dituen ezkontide ohiaren diru-sarreren murrizketa gisa, betiere horiek ordaindu behar dituen ezkontide ohiak edo izatezko bikotekide ohiak agiri bidez frogatzen badu ordaindu dituela.
  • Ezin duzu eduki 75.000 eurotik gorako ondasun, eskubide edo finantza-aktiborik, salbu eta enpresa- edo lanbide-jarduera baterako badira.

Bateragarritasunak:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta gizarteratzeko beste errenta batzuk.
  • Gaztelagun programa.
  • Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE).
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).
  • Alokairurako udal-laguntzak edo beste administrazio eta erakunde publiko batzuen laguntzak.